Ekonomia -

Volkswagenen eskandalua

Espainian 683.626 autok dute software ilegala, Volkswagenen arabera

Volkswagen taldeko marka ezberdinek euren webguneetan doako telefonoa jarriko dute bezeroen eskuragarri, ibilgailuei buruzko xehetasunak argitzeko.

Kaltetutako 683.626 ibilgailu antzeman ditu Volkswagenek Espainian. Argazkia: EFE
Kaltetutako 683.626 ibilgailu antzeman ditu Volkswagenek Espainian. Argazkia: EFE
Kaltetutako 683.626 ibilgailu antzeman ditu Volkswagenek Espainian. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Volkswagenek EA 189 diesel motorra duten 683.626 ibilgailu saldu ditu Espainian. Motor horietan isurketei buruzko datuak faltsutzeko softwarea ezarri zuten.

Nolanahi ere, Volkswagenek Espainian duen bozeramaile batek esan du ibilgailu horiek software sekretua aktibatuta zuten edo ez egiaztatu behar dutela orain.

Markaz marka, hauek dira merkatu espainiarrean identifikatu dituztenak: 257.479 auto Volkswagen markakoak dira; 221.783, Seat147.095, Audi; 37.082, Skoda; eta 20.187, berriz, Volkswagen Ibilgailu Komertzialak sailekoak.

Volkswagenek lasaitasun mezua zabaldu du, eta ibilgailu hauek guztiak gidatzeko seguruak direla nabarmendu du, motorra manipulatuta izan arren. Gainera, EA 288 motordun ibilgailuak susmotik kanpo daudela ziurtatu du.

Bestalde, Volkswagen taldeko marka ezberdinek euren webguneetan doako telefono bat jarriko dute bezeroen eskuragarri, datorren larunbatetik aurrera, ibilgailuei buruzko xehetasunak argitzeko.

Motorrak manipulatuta dituzten ibilgailuetan egin beharreko aldaketa tekniko guztiak markek eurek ordainduko dituztela berretsi du Volkswagenek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak Iruzurrak albisteak Ekonomia berriak Eguneko albisteak EAEko kutsadura gaur Automobilgintza Volkswagen Gaurko azken ordukoa