Ekonomia -

Volkswagenen eskandalua

VWeko ingeniariek aitortu egin dute 2008tik motorrak manipulatu izana

Horrela agertu du igande honetan Bild egunkariak.

Volkswagen motorrak
Volkswagen motorrak
Volkswagen motorrak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bild egunkariak igande honetako edizioan argitaratutakoaren arabera, Volkswageneko zenbait ingeniarik aitortu egin dute isurketak manipulatzeko programa 2008tik egon direla instalatzen hainbat motorretan.

Wolfsburgoko zentralean (Alemania iparraldea) motorrak garatzen lan egiten duten ingeniari horiek azaldu dutenez, garai hartan EA189 motorra seriean ekoizteko zorian zegoela (2005etik ari ziren garatzen).

Ez zutenez isurketen mugak zein kostuen esparrua betetzeko modurik aurkitu, programa erabiltzea erabaki zuten, konpainiarentzat garrantzizkoa zen proiektua bertan behera gera zedila saihesteko xedearekin. Gauzak horrela, Motorra seriean ekoizteari ekin zioten, eta ez bakarrik AEBko merkaturako, baizik eta mundu osoko merkaturako.

Egunkariaren arabera, orain arteko ikerketek ez dute agertu Martin Winterkorn Volkswageneko presidente ohia, kargua utzi behar izan zuena, manipulazioen jakinaren gainean zegoenik.

Aitzitik, egunkariak argitaratu duenez, Winterkornen lankide estua zen Ulrich Hackenberg omen dago barne ikerketaren jomugan; dirudienez, manipulazioaren berri izateaz gain, hura egiteko agindua eman baitzuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alemania argazkiak Iruzurrak albisteak Gizartea bideoak Ekonomia albisteak Albisteak Volkswagen gaur Kutsadura Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan