Ekonomia -

Erosketak

'Shopping night' gaur Bilbon, beherapen eta berritasunez beteta

20:00etatik 23:00etara izango da, eta 180 denda eta ostalaritza lokalek hartuko dute parte bertan.

Erosketak. Argazkia: EiTB
Erosketak.
Erosketak. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko 180 denda eta ostalaritza lokal baino gehiago batuko dira gaur, urriak 15, 'Shopping Night' ekimenaren 3. ediziora. Dendak 23:00k arte egongo dira irekita, promozio, beherapen eta berritasun ugari eskaintzeko. Gainera, musika, antzerki eta bakarrizketa emanaldiak ere izango dira giroa berotzeko.

20:00etatik 23:00etara, sekula baino denda eta ostalaritza lokal gehiago izango dira irekita ekimena bultzatzen, eta denboraldi berriko produktuak aurkezteko aukera ere izango dute.

'Shopping Night' programaren barruan, "beherapenak, promozioak, ezustekoak, musika, koreografiak, antzerkia eta bakarrizketak" egingo dituzte, eta dendek euren ekimen propioak ere eskainiko dituzte. Gainera, bezeroek prezio berezian erosi ahal izango dituzte denboraldi berriko produktuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Albisteak Neguko merkealdia