Ekonomia -

Pobreziaren kontrako eguna

Pobreziaren kontrako martxak, Bilbon, Gasteizen eta Donostian

Gaur bizikleta martxak egingo dituzte Bilbon eta Gasteizen eta, Donostian, berriz, bihar izango dira ekitaldiak.

Pobreziaren kontrako mundu eguna da gaur. Artxiboko irudia: EiTB
Pobreziaren kontrako mundu eguna da gaur. Artxiboko irudia: EiTB
Pobrezia salatzeko ekitaldiak hainbat txokotan

0:59

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zero Pobrezia plataformak antolatuta, martxak egingo dituzte hainbat hiritan, tartean, Bilbon, Gasteizen eta Donostian.

Zehazki, gaur, urriak 17, bizikleta martxak egingo dituzte Bilbon eta Gasteizen eta Donostian, berriz, bihar izango da. Bilboko bizikleta-martxa eguerdian abiatuko da Arriaga plazatik eta Gasteizkoa, ostera, ordubete geroago aterako da Eusko Legebiltzarretik.

Ekimen honekin, Europar Batasunak eta AEBk sinatuko duten TTIP akordioaren "inpaktu negatiboa?" salatu nahi du plataformak. Hori dela eta, "TTIP, trikimailua ala tratua?" lelopean eredu ekonomiko jasangarria aldarrikatu nahi dute, erregularizaziorik ez duten merkatuen neurrigabezko aurrerapena gelditzeko asmoz.

Beren ustez, hitzarmen honek eskubide sozial, laboral eta ekonomikoak urratuko lituzke eta egungo Ongizate Estatua zalantzan jarriko luke, pobrezia eta desberdintasun ekonomikoak handituta.

Euskadin, 250.000 pertsona pobrezia egoeran zeuden 2014an eta, horregatik, dirua bidezkoa den modu batean banatzea eskatzen dute Zero Pobrezia plataforma osatzen dutenek.

Estatu espainiarrean bost lagunetatik bat pobrezia eta bazterketa arriskuan bizi da, eta desberdintasunak areagotzen ari dira aberatsen kopurua hazten ari den bitartean -% 13 2012 eta 2013 urteen artean-. Goi-Bilera Sozialaren esanetan, Espainia da desberdintasun indize handienak dituen Europako bigarren herrialdea.

TTIPari ez kanpainaren eta Pobreziaren kontrako Espainiar Batasunaren esanetan, Europar Batasunak AEBrekin eta Kanadarekin sinatu asmo dituen merkataritza askeko itunak "defizit demokratiko larria eragingo dute parte-hartzean eta subiranotasunean".

Bestalde, Caritasek bat egin du gaurko deitutako mobilizazioekin eta gizarte politiketan inbertsioak handitzeko eskatu die gobernuei harik eta giza eskubideei hiritar guztiei bermatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Bilbo Donostia albisteak Ekonomia albisteak Gasteiz Eguneko albisteak