Ekonomia -

Lan egutegia

2016ko lan egutegiak zubi luzea aurreikusten du abendurako

Urriaren 7a jai izango da EAEn, lehenengo Jaurlaritzaren 80. urteurrena. Gainera, uztailaren 4a jai izango da Bizkaian, eta irailaren 9a, Gipuzkoan.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Datorren urtean zubi luzeak izango dira

1:20

M.G | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urte amaierara iristen ari gara pixkanaka, ia opor guztiak agortu ditugu, eta dagoeneko datorren urtean izango ditugun jaiegunak ditugu jo puntuan.

Hala, datorren urteko lan egutegiak zubi luzea aurreikusten du abendurako, Konstituzio eta Inmakulada egunak asteartean (abenduak 6) eta ostegunean (abenduak 8) izango baitira, hurrenez hurren.

Tradizio handieneko jai egunez gain, Euskal Autonomia Erkidegoan lehenengo Eusko Jaurlaritzaren 80. urteurrena ospatuko dute urriaren 7an.

Bestalde, San Inazio eguna (uztailak 31) igandea izango denez, Bizkaian San Valentin Berriotxoa ospatuko dute uztailaren 4an; eta Gipuzkoan, Arantzazu eguna, irailaren 9an. Arabari dagokionez, tradizioa den legez, San Prudentzio eguna, apirilaren 28a, jai izango da.

Nafarroan Bigarren Eguberri jaia ospatuko dute abenduaren 26an, eta guzti horiekin batera herriko jai eguna ere izango da.

- Urtarrilak 1. Urte Berri eguna

- Urtarrilak 6. Epifania eguna

- Martxoak 24. Ostegun Santu

- Martxoak 25. Ostiral Santu

- Martxoak 28. Pazko astelehena

- Apirilak 28. San Prudentzio (Araba)

- Uztailak 4. San Valentin Berriotxoa (Bizkaia)

- Uztailak 25. Santiago

- Abuztuak 15. Andra Maria Zeruratzearen eguna

- Irailak 9. Arantzazu Eguna (Gipuzkoa)

- Urriak 7. Lehenengo Eusko Jaurlaritzaren 80. urteurrena (EAE)

- Urriak 12. Hispanitatea

- Azaroak 1. Santu Guztien eguna

- Abenduak 3. Nafarroa Eguna

- Abenduak 6. Konstituzio Eguna

- Abenduak 8. Inmakulada Eguna

- Abenduak 25. Eguberri eguna

- Abenduak 26. Bigarren Eguberri jai eguna (Nafarroa)

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Eusko Jaurlaritza berriak EAE albisteak Lana albisteak Euskadiko jaiegunak