Ekonomia -

Auzitegi Nazionala

Fiskaltzak Volkswagen ikertzea eskatu du, iruzurra egotzita

Horrez gain, manipulatutako softwarea egin zuen enpresa zein izan zen argitzeko eskatu dio Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Volkswageni.

Volkswagen
Volkswagen
Volkswagen

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Volkswagen ikertzea eskatu du, iruzurra, publizitate engainagarria eta ingurumenaren aurkako delituak leporatuta. Manos Limpiasek eta kaltedunen elkarte batek egindako salaketen ondotik etorri da Fiskaltzaren eskaria.

Ismael Moreno epaileari bidalitako idatzian, fiskalak azaldu du Auzitegi Nazionalaren eskumeneko auzia izan daitekeela honakoa, lurralde ezberdinetako auzitegi askori eragin diezaiokeelako eskandalu honek.

Manipulatutako motorrak erabiltzeak airearen kalitatean izan zezakeen eraginaren ondorioz, ingurumen delitua egin duela uste du.

Horrez gain, Volkswagenek iruzurra egin duela iritzi dio, ustez gutxiago kutsatzen zuten motorrak erabiltzeagatik diru-laguntza publikoak jaso dituelako.

Bestalde, Espainian manipulatutako ibilgailuak zenbat eta zeintzuk diren argitzea ere eskatu dio fiskala epaileari. Estatuan Volkswagen enpresak duen egitura zein den ere jakin nahi du fiskalak, langile bakoitzaren funtzioak zehaztuta.

Ildo berean, Volkswagenek manipulatutako softwarea egin zuen enpresa zein izan zen argitzeko eskatu dio fiskalak Moreno epaileari.

Industria Ministerioak auzi honen inguruan bildutako informazioa Auzitegi Nazionalaren esku jartzea ere nahi du.

Amaitzeko, Ingurumen Ministerioak egindako txostenak ere galdegin ditu, manipulatutako ibilgailuen isurketa kutsakorren ondorioak zehazteko asmoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Espainia albisteak Gaurko azken ordukoa Volkswagen gaur Euskal Herriko kutsadura Iruzurrak Automobilgintzari buruzko albisteak Gizartea albisteak Ekonomia berriak Eguneko albisteak