Ekonomia -

Iruñerria

Taxilari nafarrek segurtasuna eskatu dute, azken erasoen ostean

Bi kasutan "amorruz jo zituzten" taxilariak, eta beste batean 250 euro ostu zizkioten taxilari bati.

Iruñerriko taxistek segurtasun neurri gehiago nahi dituzte

1:14

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

San Fermin teletaxi zerbitzuko langileek "segurtasun-neurriak berehala areagotzeko" eskatu diote Iruñerriko Mankomunitateari azken hilabeteotan "erasoak ugaritu" egin direlako.

Bi kasutan "amorruz jo zituzten" taxilariak, eta beste batean 250 euro ostu zizkioten beste bati, eta erasotzaileetako bat bakarrik atxilotu zuten, biktimak Foruzaingoaren komisaldegiraino eramatea lortu zuelako.

"Profesionalen eta erabiltzaileen arteko indarkeriaren gorakada" dela eta, "taxilarien segurtasun-neurriak indartzeko" eskatu diote Mankomunitateari, eskualdeko garraioaren arduradunari.

Prentsa-ohar batean azaldu dutenez, ibilgailuek "izuaren botoia" dute, taxilariek irrati bidez aktibatzen dutena, baina sistema "zaharkituta" omen dago, "estaldurak mugak baititu".

Horregatik, Iruñerriko Mankomunitatearen "inplikazioa" eskatu dute, "laguntza eskatzeko abisua berehala helaraziko duten geolokalizagailu berriak" jartzeko.

"Gainera, beharrezkoa da ibilgailuetan segurtasun-kamerak jartzea, erasoen egileak identifikatzeko, legea eta pertsonen pribatutasuna errespetatuz, betiere", taxilarien iritzian.

San Fermin teletaxi zerbitzuko langileen arabera, segurtasuna handitzeko gailu horiek martxan daude Bartzelonan, baina Iruñerrian ez, eta, "poliziaren lanarengatik izango ez balitz", eraso "txikiak" izan beharrean, "zorigaiztoko gertakariak" izango lirateke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak