Ekonomia -

Emaitza negatiboa

Euskaltelek galerak izan ditu Burtsara atera eta R Cable erosi ondoren

3,3 milioi euro galdu ditu telekomunikazio operadoreak 2015eko hirugarren hiruhilekoan. Burtsara ateratzearen eta R Cable erostearen kostuek eragin zuzena izan dute emaitza negatiboan.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

3,3 milioi euro galdu ditu Euskaltel telekomunikazio operadoreak 2015eko hirugarren hiruhilekoan. Burtsara ateratzearen eta Galiziako R Cable erostearen kostuek eragin zuzena izan dute emaitza negatiboan.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari txostena bidali dio konpainiak. Txostenak goraipatzen duenez, ezohiko gastu horiek kenduta, 36 milioi euroko etekina eskuratuko zukeen Euskaltelek. 2014ko irailaren 30ean bukatu zen ekitaldian 25,6 milioi euro lortu zituen.

Emaitza gordina 103,9 milioi eurokoa izan da hirugarren hiruhilekoan. Burtsan kotizatzen hasteko eta R Cable erosteko ahaleginean egindako gastua kenduta, zenbatekoa 116,7 milioi eurokoa izango zatekeen, iaz baino % 3,9 gehiago.

Finantzen emaitza ere negatiboa izan da: 50,3 milioi euro. 2014ko ekitaldiarekin alderatuta, nabarmen handiagoa izan da; izan ere, irailera arte, 17,6 milioiko emaitza negatiboa izan zuen konpainiak iaz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaltel Ekonomia berriak Albisteak Burtsa gaur