Ekonomia -

Mondragon korporazioa

Orkli kooperatiba gipuzkoarrak Valmex italiarraren % 40 erosi du

Egoitza nagusia Ordizian duen enpresak sektorean duen garrantzia indartu nahi du horrela, galdaren bero-trukagailuen eta erregailuen ekoizpenean nazioarteko erreferentzia izateko.

agentziak |erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orkli kooperatiba gipuzkoarrak, Modragon Korporazioaren barruan dagoenak, Valmex ur trukagailuak ekoizten dituen enpresa italiarraren % 40 erosi du.

Egoitza nagusia Ordizian duen enpresak sektorean duen garrantzia indartu nahi du horrela, galdaren bero-trukagailuen eta erregailuen ekoizpenean nazioarteko erreferentzia izateko, Orklik eta Mondragon Korporazioak prentsa-ohar batean jakitera eman duenez.

Aipatu iturriek zehaztu dutenez, "bi konpainien artean dauden sinergiei esker ekoizkin berritzaileak garatu ahal izango dira, eta horrek bezero eta merkatu berrietara zabaltzea erraztuko du".

1982an jarri zen abian Orkli, eta gaur egun 900 langile baino gehiago ditu. Hala, 150 milioi euro baino gehiago fakturatzen du urtero, eta lantegiak ditu Txinan eta Brasilen.

Jarduera nagusia hiru negozio unitatetan dago: segurtasun termoelektrikoa, berogailuak, eta ur berogailuak.

30 urtetik gorako ibilbidearekin, Orkli mundu mailako enpresa da; izan ere, % 80a baino gehiago esportaziora bideratzen du.

Valmex taldeak, berriz, Lucrezia di Cartoceton (Italia) du egoitza, 230 langile baino gehiago ditu, urtero 50 milioi eurotik gorako fakturazioa du, eta bero eta hotz trukatzaileen ekoizpena da bere jarduera nagusia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa EAE Mondragon korporazioa albisteak Ekonomia 2024 Ordizia Gaurko azken ordukoa