Ekonomia -

Lan Erregulazio Espedientea

Aernnovako enpresa-batzordeak esan du 'ziurgabetasuna erabatekoa' dela

Datorren astean Espainiako Industria Ministerioarekin egingo dute bilera, lanpostuei eusteko eska diezaion enpresari.

Aernnovako langileak. Argazkia: EiTB
Aernnovako langileak.
Aernnovako langileak. Argazkia: EiTB

agentziak |erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aernnovaren enpresa-batzordeak esan du Berantevillako (Araba) lantegian "ziurgabetasuna erabatekoa" dela oraindik, enpresak lan-erregulazioko espedientea bertan behera utzi arren. Hala, lantegiaren bideragarritasunaren inguruan "gezurrik" ez esateko eskatu dio enpresari, eta "jendea soberan" dagoela esanez "mehatxurik" ez dezala egin.

Juan Carlos Gomez batzordeko presidenteak Europa Pressi eskainitako elkarrizketa batean azaldu duenez, arazoa ez da soilik lan-erregulazioko espedientea kenduta konpontzen, beharrezkoa baita enpresak "jarrera aldatzea".

Horren harira, enpresak "gezurrak" esaten eta "jendea soberan" dagoela esanez "mehatxatzen" jarraitzen duela salatu du, eta, hori dela eta, langileentzat "ziurgabetasuna erabatekoa" dela esan du.

Gomezen esanetan, enpresak "interes propioengatik" kendu du espedientea, gizarteak eta erakundeak ohartu direlako "basakeria bat" zela, baina Aernnovak ez dio "uko egin bide horri".

Horregatik, horren ustez, "funtsezkoa" da Gasteizen larunbaterako deitu duten manifestazio deialdiari eustea, "lan-karga eta irtenbideak" eskatu behar dituztelako.

Bestalde, enpresa batzordearen presidenteak adierazi du ostegunean bilera egingo dutela Espainiako Industria Ministerioarekin, espedientea bertan behera geratu aurretik eskatutako bilera, hain zuzen ere.

Gomezek esan du erakunde bakoitzak "bere ardura" duela, eta, Ministerioaren kasuan, ardura hori "zuzena" da, Aernnovaren lantegi bat finantzatu zuelako Mexikon, eta enpresak "Estatuko lanpostuak arriskuan ez jartzeko konpromisoa" hartu zuelako laguntza horiek jasotzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Ekonomia berriak Albisteak