Ekonomia -

Auzitegi Nazionala

Hasi da Afinsaren kontrako epaiketa, 1.900 milioi euroko maulagatik

Afinsaren zuzendariei maula kualifikatua, kaudimen gabezia, kontuak faltsutzea, dirua zuritzea eta Ogasunaren kontrako delitua leporatzen dizkiete.

Afinsako arduradunak, Auzitegi Nazionalean. Argakia: Efe
Afinsako arduradunak, Auzitegi Nazionalean.
Afinsako arduradunak, Auzitegi Nazionalean. Argakia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Afinsa Bienes Tangibles SAko zuzendarien kontrako ahozko epaiketa abiatu da Auzitegi Nazionalean, maula agerian geratu eta 10 urtera. 190.000 familiari 1.900 milioi euroko iruzurra egitea leporatzen diete.

Epaiketaren lehenengo saio honetan (urtarrilera arte luzatuko da, gutxienez) galdeketen aurreko izapideak beteko dituzte. Juan Antonio Cano Cuevas Administrazio Kontseiluaren presidentea, Albertino de Figueiredo fundatzailea, Vicente Martin Peña Inbertsio zuzendaria eta Carlos de Figuereido kontseilaria dira epaituko dituzten agintari nagusiak, baina hauek ere eseriko dira akusatuen aulkian: Emilio Ballester Lopez, Francisco Guijarro Lazaro, Joaquin Abajo, Esteban Perez Herrero, Ramon Egurbide, Gregory Manning, Francisco Blazquez, Ramon Soler eta Juan eta Jordi Domingo Brualla.

Afinsaren agintari nagusiei maula kualifikatua, kaudimen gabezia, kontuak faltsutzea, dirua zuritzea eta Ogasunaren kontrako delitua leporatzen dizkiete. Santiago Pedraz instrukzio epailearen ustez, guztira 1.928 milioi euroko maula egin zieten ia 200.000 aurrezle txikiri.

Canok esan du "sekula ez" zuela enpresaren egoera ekonomikoa itxuraldatu, eta ukatu egin du salerosketa kontratuak "kontuak makillatzeko" erabili izana, nahiz eta barne dokumentu batzuetan “kontabilitate ingeniaritza” egin dutela aitortu.

Afinsaren "kontabilitatea eraikitzeko eredua oso konplexua da, urtean 12 milioi apunte baino gehiagorekin. Niretzat kontabilitate ingeniaritza ez da asmakizun propioak egitea, baizik eta enpresaren egitura sostengatzen duten dokumentu ofizialak", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Iruzurrak argazkiak Eguneko albisteak