Ekonomia -

Isurien eskandalua

Volkswagenek 1.000 milioi gutxiago inbertituko ditu 2016an

Isurien eskandalua ezagutu baino arinago iragarritako inbertsioak (13.000 milioi euro) murriztu ditu Alemaniako konpainiak.

Volkswagen eskandalua
Volkswagen eskandalua
Volkswagen eskandalua

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Volkswagen Alemaniako auto fabrikatzaileak iragarri duenez, 2016an 12.000 milioi euro bideratuko ditu inbertsioak egiteko, diesel eta gasolina motordun ibilgailuetan egindako manipulazioa ezagutu baino lehen iragarritakoa baino 1.000 milioi gutxiago.

Matthias Muller Volkswageneko presidentearen hitzetan, "ziurgabetasun garai bati egin beharko diogu aurre".

"Aurreikusitako gastu eta inbertsioei helduko diegu, baina aurrez esan genuen bezala, erabat beharrezkoa ez dena kenduta,", esan du Mullerrek.

Azken adierazpen horien arabera, badirudi Landabengo lantegirako aurreikusitako 900 milioiko inbertsioa zalantzan ez dagoela. Dena dela, laster, azaroaren 25ean, horren inguruko zehaztapen gehiago emango dizkie multinazionalak Espainiako Gobernuko eta sindikatuko kideei, orduan bilduko baita Estatuko inbertsioen koordinazio eta jarraipen taldea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Multinazionalak berriak Alemania argazkiak Iruzurrak berriak Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Volkswagen albisteak Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan