Ekonomia -

ZIRKULARRA

Euskal kutxen 'bateratzearen atala' ezabatu egin du Espainiako Bankuak

Azken zirkularrean, Estatuko Kontseiluaren irizpidea ontzat eman du Espainiko Bankuak; BBK, Kutxa eta Vital fundazioek ez dutela erakunde bakar gisa lan egiten onartu du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Banku fundazioei buruzko zirkularra onartu du gaur Espainiako Bankuak, eta albiste onak iritsi dira BBK, Kutxa eta Vital fundazioentzat. Espainiako Bankuak zirkularrean ezabatu egin du BBK, Kutxa eta Vital fundazioen bat-egitearen inguruko erreferentzia.

Espainiako Bankuak zorroztu egin zion araudia Kutxabanki, hiru kutxek (BBK, Vital Kutxa eta Kutxa) bakarra bailiran funtzionatzen dutela ezarrita. Hori dela eta, fundazio horiek, guztira, erakundearen % 50 baino ezingo lukete izan. Hirurek murriztuko beharko lukete parte-hartzea. Hala, Kutxabankek datozen bost urteetan 700 milioi euro sartu beharko zituen erreserba funts modura.

Orain, eta Espainiako Bankuaren zirkularraren arabera, BBK-k ( Kutxabanken akzioen % 50 baino gehiago duelako) erreserba funtsera 250 milioi euro bideratu beharko ditu. Kutxak eta Vitalek, ez.  Xabier Sagredo BBK-ko presidente "pozik" agertu da gaurko berriarekin, erreserba funtserako ezarritako kopuruari aurre egiteko gai direlako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kutxabank berriak Ekonomia berriak Gaurko azken ordukoa