Ekonomia -

Dirua

20 euroko billete berriak, gaurtik aurrera kalean

2013an ekin zion Europako Banku Zentralak billeteak berritzeari. 5 eta 10 euroko billete berriak kalean daude jada, eta 20 eurokoen txanda izango da orain.

Horrelakoa izango da 20 euroko billete berria.
Horrelakoa izango da 20 euroko billete berria.
Horrelakoa izango da 20 euroko billete berria.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

20 euroko billete berria kalean izango da 2015eko azaroaren 25etik aurrera.

Europa izenez ezaguna den serieko hirugarren billetea da, 5 eta 10 euroko billete berrien ondoren. Europako Banku Zentralak 2013an ekin zion billete horiek berritzeari; 5 eurokoa 2013ko maiatzaren 2an kaleratu zuen, eta hamar eurokoa, 2014ko irailaren 23an. Datozen urteotan, billete horiek berritzen jarraituko du Europako Banku Zentralak, eta hurrengoa 50 euroko billetearen txanda izango da.

Billete berrien alde nabarmenena segurtasun neurriei buruzkoa da, izan ere, aurrekoak baino segurtasun elementu gehiago ditu: argitan begiratuta, holograma bat erakusten du; argitan jarritakoan, leihoa garden bihurtzen da; Europa Greziako mitologiako pertsonaiaren holograma bat erakusten du (ur-markan ere ikus daiteke erretratu hori) eta esmeralda-berde koloreko zenbaki bat ere badu. Aldatzen ez dena billetearen oinarrizko materiala da, berriak ere kotoizko paperarekin egindakoak baitira.

Billete berriaren egokitzapena errazteko, hainbat gomendio eman ditu Ertzaintzak. Ildo horretan, billeteak "ukitzea, behatzea eta jiratzea" proposatzen du Ertzaintzak billete faltsuak bereizteko.

Ertzaintzak zabaldutako oharraren arabera, hauek dira kontuan izan beharreko pausoak: "Ukitu; billete berria ukitzen dugunean, inprimatzea erliebean agertuko zaigu. Inprimatze prozesu berezia dela eta, billeteek ehundura berezia dute. Begiratu; billetea argitan ikustean, ur-marka agertzen da, segurtasun haria eta kointzidentziako irudia. Hiru irudi horiek billetearen bi aldeetan ikus daitezke. Jiratu; billetearen atzeko aldean etengabe aldatzen den bandako irudia ikus daiteke. Gainera, banda bat ere ikusten da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia berriak Albisteak