Ekonomia -

BIZKAIA

Pradalesek Sacyrren akzioak saldu ditu, Aldundiari kalteri ez egiteko

Diputatu bizkaitarrak esan duenez, legearen barruan aritu da beti, eta bere jokabidea 'etikoa eta arduratsua' izan da.

Imanol Pradales. EFE.
Imanol Pradales. EFE.
Imanol Pradales. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Imanol Pradales Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapeneko diputatuak Sacyr enpresaren akzioak zituen, baina saldu egin ditu. Hala baieztatu du berak goizean egin duen agerraldian. "Legearen barruan erositako akzioak izan ziren, agian, erabaki zuzena izan ez bazen ere", esan du.

Pradalesek Bizkaiko Batzar Nagusietan eman dituen azalpenen arabera, diputatu kargua hartu ondoren, Sacyr eraikuntza enpresaren 7.200 akzio erosi zituen, eta horren inguruko argibideak eman behar izan ditu gaur.

Erosketa legearen barruan egin zuela, eta bere jokabidea "etikoa eta arduratsua" izan zela esan du. Dena dela, operazio horrek hautsak harrotu dituela ikusita, eta "Aldundiaren irudiari kalterik ez egiteko", akzioak saldu dituela jakinarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Albisteak Gaur Albisteak Bizkaiko Foru Aldundia azken orduko albisteak Imanol Pradales