Ekonomia -

Aurrekontuak

Kritikak, Nafarroako funtzionarioei paga gehigarria ordaintzeko epeari

Oposizioko alderdiek eta sindikatuek ez dute ondo hartu ordainketak 2018ko urtarrilera arte atzeratzea.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako langile publikoei 2012an kendu zieten aparteko sariaren % 75 falta zaie oraindik jasotzeko, eta Uxue Barkos buru duen Foru Gobernuak ordainketa hori 3 urtez atzeratzea proposatu die.

Berez, hilabete honetan % 25 ordaintzeko konpromisoa hartuta zuen Gobernuak, eta gainerako % 50a datorren urtean ematekoa, baina Maria Jose Beaumont kontseilariak “esfortzu solidarioa” egiteko eskatu die langile publikoei Funtzio Publikoko Mahai Orokorrean, Nafarroako Gobernuak defizitaren helburua ez betetzeko arriskua ikusten baitu.

Aurten eman beharrekoa ez ordaintzea eta falta dena datozen 3 urteetan ordaintzea proposatu die, urtean % 25 emanez.

Sindikatuek harrituta eta haserre hartu dute proposamena. Ordaintzeko falta dena hurrengo urtean oso-osorik emateko eskatu diote ELA eta LAB sindikatuek Nafarroako Gobernuari, eta LABeko Isabel Artiedak nabarmendu du Uxue Barkosen Gobernuak nahikoa babes duela hurrengo urteko aurrekontuak onartzeko.

Abenduaren 11n hartuko du behin betiko erabakia Nafarroako Gobernuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Funtzionarioak albisteak Eguneko albisteak Nafarroako Gobernua