Ekonomia -

Energia

Argindarraren faktura % 4 garestituko da urtarriletik aurrera

2015ean % 5 baino gehiago igo da. 2008an krisi ekonomikoa hasi zenetik argindarraren prezioa % 50 baino gehiago hazi da.

Argindarraren faktura % 4 garestituko da batez beste urtarriletik aurrera. Argazkia: EFE
Argindarraren faktura % 4 garestituko da batez beste urtarriletik aurrera. Argazkia: EFE
Argindarraren faktura % 4 garestituko da batez beste urtarriletik aurrera. Argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urte berria hastearekin batera argindarraren faktura % 4 garestituko da batez beste Espainian, 2015eko goranzko joerari eutsiz; izan ere, % 5 baino gehiago igo da aurten. Udaberri amaiera arte ez zen prezioan gorabehera handirik izan, baina udan eta urte amaieran gora egin du. Energia hidraulikoa eta eolikoaren sorrera penalizatzen duten eguraldi baldintza konkretu batzuei lotuta ei dago gorakada hori.

Argindarraren kostua, fakturan 3tik 1 dena, megawatt ordua 60 eurora igo da urte amaieran eta zenbait egunetan 70 eurokoa ere izan da.

2008an krisi ekonomikoa hasi zenetik argindarraren prezioa % 50 baino gehiago garestitu da Espainian, Europar Batasunean izandako gorakadarik handiena. Zehazki, Espainia da Europar Batasunean argindar garestiena duen herrialdea Danimarkaren, Alemaniaren eta Irlandaren atzetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia Eguneko albisteak