Ekonomia -

Aurreikuspen ekonomikoa

EAEko ekonomia % 2,8 haziko da 2016an, Laboral Kutxaren arabera

Lan-merkatuak hobera egingo duela iragarri du finantza erakundeak, eta 2016an langabezia-tasa % 13,8an kokatuko dela aurreikusi du.

Joseba Madariaga eta Xabier Egibar ekonomiari buruzko txostenaren aurkezpenean. Argazkia: EFE
Joseba Madariaga eta Xabier Egibar ekonomiari buruzko txostenaren aurkezpenean. Argazkia: EFE
%2,8ko eta %2,9ko hazkunde ekonomikoa izango da Euskadin eta Nafarroan

1:26

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ekonomia % 2,8 haziko da 2015ean eta 2016an, Laboral Kutxak 2016ko aurreikuspen ekonomikoei buruz egindako txostenaren arabera. Estatu espainiarrean % 3,2 haziko omen da ekonomia aurten, eta % 2,7, berriz, datorren urtean.

Finantza erakundeak 2016ko aurreikuspen ekonomikoen berri eman du gaur Bilbon eginiko prentsaurrekoan, eta bertan izan dira Joseba Madariaga Laboral Kutxako Ikerketa arduraduna eta Xabier Egibar Negozioen Garapenerako zuzendaria.

Madariagaren hitzetan, Euskadiko barne produktu gordina (BPG) hazi egin da azken zortzi hilabeteetan, zerbitzuen sektoreak bultzatuta, eta lan-merkatuak hobera egingo duela iragarri du. Halaber, langabezia-tasari dagokionez, % 15,1ean kokatuko da aurten, eta % 13,8an, 2016an, Laboral Kutxaren aurreikuspenen arabera.

Bestalde, euskal industria "zabalkunde fasean" dagoela uste du Laboral Kutxak, batez ere, epe laburrean, baina ez du uste sektoreak etorkizuna "garbi" ikusten duenik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Espainian gaur Lana Ekonomia Gaurko azken ordukoa