Ekonomia -

BURTSA

Iberdrola USA 11.000 milioiko balioarekin estreinatu da Wall Streeten

Avangrid izena duen enpresaren akzioek 35,8 euroko prezioa izan dute lehen egunean. Iberdrolaren AEBko filialaren eta UIL Holdings Corporation enpresaren fusioaren emaitza da Avangrid.

Ignacio Sanchez Galan, Iberdrolako presidentea.
Iberdrola USA Wall Streeten kotizatzen hasi da ostegun honetan

1:12

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Avangrid, alegia, Iberdrolaren AEBko filiala, ostegun honetan estreinatu da Wall Streeten, 11.993 milioi dolarreko balioarekin (11.087 milioi euro inguru). Akzioak 38,75 dolarretan eskaini dira (hau da, 35,8 bat eurotan).

Iberdrola USA eta UIL Holdings Corporation enpresen fusio adiskidetsuak ekarritako konpainia berriak, Avangridek, 30.000 milioi dólar baino gehiagoko aktiboak ditu (27.740 milioi eurokoak). Konpainiaren tituluen prezioa 37,81 dolarretan kokatu da Burtsa zabaldu ostean (35 eurotan).

Avangridek Iberdrolaren parte-hartzea du, %81,5ekoa, eta gainerako %18,5a UIL Holdings Corporation enpresako akziodunena da.

Ignacio Sanchez Galan: "Erraldoi energetiko berri bat jaio da gaur"

"Amerikako erraldoi energetiko berri bat jaio da gaur, Avangrid, Iberdrola USA eta UIL Holdings Corporation enpresen fusio adiskidetsuaren emaitza", adierazi du Iberdrolako presidente Ignacio Sanchez Galanek, eragiketaren gainean.

"2006an Estatu Batuetara heldu ginenetik egin izan dugunez, jarraituko dugu egiten inbertsioak energia berriztagarrietan eta sareetan, xede izanik gure bezeroei, akziodunei eta herritarrei etorkizun iraunkorragoa eskaintzea", gehitu du.

Iberdrola USAren kapital sozialaren %18,5 emateaz gain, eragiketak esku-dirutan eman beharreko kopuru jakin baten ordainketa Dakar; hain zuzen, 595 milioi dolarreko ordainketa. Fusioa otsailaren 25ean iragarri zuten, eta aurreko 30 egunetan UIL Holdings Corporationen akzioek izandako batez besteko prezioa kontuan izanik kalkulatu dute zenbatekoa izan behar duen ordainketa horrek (saria, gutxi gorabehera, %19,5ekoa da).

Iberdrola USAk eta UIL Holdings Corporationek bat eginik, Avangrid Estatu Batuetako enpresa elektriko handienetakoa bilakatu da. Hain zuzen, konpainia berriak 30.000 milioi dolarreko funtsa izango du, 3,1 milioi hornidura-puntu eta 6.700 MW, gutxi gorabehera.

Enpresa berriaren jarduera hiru filialetan oinarrituko da; guztira, 7.000 langileri emango die lana: Iberdrola Renewables, Iberdrola USA Networks eta Iberdrola Energy Holdings filialetako langileei.

Iberdrola USAk, dagoeneko, 50.000 laguni ematen die lana, eta urtero 2.000 milioi euro baino gehiago balio duten erosketak egiten ditu (1.849 milioi euro).

"Adiskidantzazko bategitearen ondorioa"

Iberdrola AEB New Yorkeko burtsan kotizatzen ari da gaurtik, UIL Holdins Corporation konpainia estatubatuarrekin bat egin ondoren. Avangrid izena hartu du talde berriak, eta izen horrekin kotizatuko du New Yorkeko Burtsan. 30.000 milioi dolarreko balioa du aktibotan talde berriak.

Avangrid taldean Iberdrolak % 81,5eko parte hartzea du, eta UIL Holdins Corporationeko akziodunek % 18,5ekoa, Ignacio Galan Iberdrolako presidenteak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi dionez.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iberdrola albisteak New York bideoak Ekonomia albisteak Albisteak