Ekonomia -

Santander bankua

Fagorren mendeko ekarpenak itzultzera zigortzen duen beste ebazpen bat

Azken kasu honetan, bankuak hasierako kapitala eta interesak ordaintzera behartu du bankua.

Santander Banketxeak 90 mila euro itzuli behar subordinatuen auzian

erredakzioa | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegiek Fagorren mendeko finantza ekarpenak kontratatu zituztenen aldeko ebazpenak ematen jarraitzen dute.

Azken ebazpena Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak eman du, eta kontratua egin zuen gizonaren alargunari eta alabei ematen die arrazoia.

Probintzia Auzitegiaren ebazpenari esker, alargunak eta alabek senar eta aita zenaren 90.000 euroko ekarpena berreskuratuko dute.

Duela hiru urte hasi ziren horien salaketak, Santander Bankuak, hildako gizonari produktua saldu zionak, inbertitutako dirua ezin zutela eskuratu jakinarazi zienean.

Hasiera batean, Irungo Auzitegiak atzera bota zuen salaketa, baina Gipuzkoakoak onartu egin du.

Ebazpenak dio ekarpena egin zuenak ez zuela informazio nahikoa jaso. Gizonaren heriotzak prozesua zaildu badu ere, emazteak kontratuaren inguruan zerbait jakiteak lagundu egin omen du.

Hala, Santander Bankuak hasierako kapitala eta interesak ordaindu beharko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Fagor Albisteak Gipuzkoa EAE albisteak Hondarribia Albisteak