Ekonomia -

Europako Kultur hiriburua

Donostiako Alde Zaharreko dendek nahi dutenean irekiko dute 2016 osoan

Europako Kultur Hiriburu izango delako hartu dute neurria, eta Zurriola pasealekuari ere eragiten dio.

Donostiako Alde Zaharra. Argazkia: CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Gobierno Vasco/Mikel Arrazola
Donostiako Alde Zaharra.
Donostiako Alde Zaharra. Argazkia: CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Gobierno Vasco/Mikel Arrazola

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Alde Zaharreko eta Zurriolako pasealekuko dendariek nahi dutenean irekitzeko eskubidea izango dute 2016 osoan, hiria Europako Kultur Hiriburu izango den urtean.

Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean Itziar Epalza Turismo eta Merkataritza sailburuordearen ebazpena agertzen da, eta bertan zehazten da Donostiako bi gune horiek turismo handiko eremuak direla, merkataritza ordutegiei dagokienez.

Aurten turismo handiko gunearekin bat egin du Alde Zaharrak, baina uztailean eta abuztuan bakarrik.

Aurreko abenduaren 10ean proposatu zion Udalak Jaurlaritzari Zurriola ere gune horren barruan sartzea eta epea 2016 osora luzatzea.

Udalaren arabera, gune horietan interes historiko handiko eraikinak daude, eta bisitari asko elkartzen denez, merkataritza, kultura, gastronomia eta aisialdi jarduera handia dago bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostiako azken albisteak Gipuzkoa Donostia 2016 argazkiak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Eguneko albisteak