Ekonomia -

Azpiegitura berria

Hilaren 15ean inauguratuko dute Donostiako autobus geltokia

Hurrengo egunean (hilak 16, larunbata), martxan jarriko dute autobus zerbitzua.

Honelakoa izango da Donostiako autobus geltoki berria. EiTB
Honelakoa izango da Donostiako autobus geltoki berria. EiTB
Honelakoa izango da Donostiako autobus geltoki berria. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako autobus geltokiaren inaugurazio ofiziala urtarrilaren 15ean egingo dute.

Hurrengo egunean, hilak 16, martxan jarriko dute autobus zerbitzua, eta itxi egingo dute Pio XII.aren plazako terminal txikia.

Inaugurazioa ate irekien eguna izango da, herritarrek azpiegitura berria ezagutu dezaten.

Hasieran, abenduan zen zabaltzekoa geltokia, baina hilabete atzeratu dute.

Udalak ohar batean azaldu duenez, oraindik ere "azken ukituak" ematen ari dira terminal berrian, eta hurrengo egunetan azken probak egingo dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostiako informazioa Albisteak Gipuzkoa Donostia 2016 berriak Euskal Autonomia Erkidegoa