Ekonomia -

Ikerketa

Renaultek behera egin du Burtsan, Volkswagen auzi berri baten beldur

CGT sindikatuak jakitera eman du berria. Adierazi duenez, auto konpainiaren hainbat sail ikertzen ari dira eta Volkswagen auziarekin lotuta dago ikerketa.

Renaulten saltoki bat. Argazkia: EFE
Renaulten saltoki bat. Argazkia: EFE
Renault auto konpainiak esan du ez duela motorrik trukatu

1:09

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Renaulten akzioek eroriko handia izan dute eguerdian Parisko Burtsan. Frantziako justiziak Renaulten hainbat egoitza miatu dituela jakin ondoren gertatu da beherakada.

CGT sindikatuak jakitera eman du berria. Adierazi duenez, auto konpainiaren “homologazio eta motorraren kudeaketa” sailak ikertzen ari da. Sindikatuaren arabera, Volkswagen auziarekin lotuta dago ikerketa.

Burtsako gainbeherak Renault ez ezik, Peugeot Citroën ere astindu du. Azken horren akzioak %8 erori dira saio erdian.

Miaketak Lardyko ingeniaritza gunean, Guyancourteko teknologia zentroan, Plessis-Robinsoneko lantegian eta Boulogne-Billancourteko egoitzan egin dituzte. Agenteek hainbat arduradunen ordenagailuak eraman dituzte, sindikatuaren arabera.

Renaulten erantzuna

Frantziako automobilgintza konpainiak esan du, Ekologia eta Energia Ministerioak egin dituen lehenengo azterketen ostean, ez dagoela frogarik ibilgailuetan "trukaje programa bat" erabili dutela esateko.

Era berean, Renaultek baieztatu egin du iruzurraren kontrako erakundea egoitza sozialean eta Lardyko eta Guyancorteko zentroetan bertaratu zela batzorde tekniko independentearen "lehenengo azterketak behin betiko balioztatzeko ikerketa gehigarria egiteko".

Baina enpresarentzat "albiste ona" da erakundeak oraingoz ondorioztatu duena, "martxan dagoen prozesuan trukaje programarik ez dagoela" egiaztatu dutelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia albisteak Iruzurrak albisteak Albisteak Volkswagen albisteak Euskal Herriko kutsadura gaur Automobilgintzari buruzko albisteak Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko