Ekonomia -

KPI

Prezioek gora egin dute EAEn, 2015ean

Nafarroan, berriz, % 0,1eko beherakada izan da. Kontsumorako Prezioen Indizeak % 0an itxi zuen urtea Espainiako Estatuan, urtearteko tasa % 0,3 igo ostean, erregaien beherakada ahulagoa izan delako.

KPI. Argazkia: EiTB
KPI.
KPI. Argazkia: EiTB

agentziak | erredazioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) % 0,3ko gorakadarekin itxi zuen 2015a EAEn, eta aurreko hilabetearekin alderatuta, abenduan ere % 0,3ko igoera izan zen.

Nafarroan % 0,1 egin du behera, abenduan, azaroarekin alderatuta, lau hamarreneko gorakada izan bada ere.

Espainiako Estatuari dagokionez, % 0an geratu da KPI 2015ean, abenduan urtearteko tasak hiru hamarren gora eginda. Espainiako Estatistika Institutuak azaldu duenez, erregaien eta lubrifikatzaileen beherakada arinagoa izan delako hartu du KPIk joera hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak EAE albisteak Espainia bideoak KPI albisteak Gaurko azken ordukoa