Ekonomia -

Gabonetako saria

Arabak urtarrileko nominan ordainduko du 2012ko estraren azken zatia

2.100 langile publikok baino gehiagok jasoko dute, eta guztira 3,2 milioi euro bideratuko dituzte horretarako.

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia. Argazkia: Efe
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia.
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Foru Aldundiak iragarri du urtarrilaren amaieran ordainduko diela funtzionarioei eta langile publikoei 2012ko abenduko aparteko soldataren azkeneko zatia, Espainiako Gobernuak ordainketa hura bertan behera utzi ostean. 2.100 langile publikok baino gehiagok jasoko dute, eta guztira 3,2 milioi euro bideratuko dituzte horretarako.

Diputatuen Kontseiluan adostu dute aparteko soldata horren ia erdia, % 49,73, hain zuzen ere, Administrazio Orokorreko, Gizarte Ongizateko Institutuko eta Gaztediaren Institutuko langileei ordaintzea, "legegintzaldiaren hasieran langileen ordezkariekin hartu zuen konpromisoa betetze aldera".

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak zehaztu du urtarrileko nominarekin batera kitatuko dutela zorra, ordainketa bakarrean.

Horrez gain, ahaldun nagusiak azaldu du 2015eko otsailetik irailera beste erdia ordaindu zuela, eta ordaintzeko falta den guztia dela urtarrilean jasoko dutena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Albisteak