Ekonomia -

Urteurrena

Orbea enpresak 175 urte bete ditu

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Arantza Tapia eta Angel Toña sailburuak Mondragon Taldeko bizikleta ekoizlearen urteurrena ospatzeko ekitaldian egongo dira gaur.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Orain dela 175 urte sortu zen Orbea, Eibarren

2:31

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orbea Mondragon Taldeko (MCC) bizikleta ekoizlearen 175. urteurrena ospatzeko ekitaldian egongo da gaur Iñigo Urkullu lehendakaria. Euskadin ez dago Orbea bezalako kasu askorik, ezta mundu osoan ere, segur aski.

Konpainiak jakitera eman duenez, ekitaldia Mallabiko lantegian izango da, eta enpresako ordezkariak, Arantza Tapia Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasun sailburua eta Angel Toña Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburua ere izango dira bertan. Besteak beste, Perico Delgado, Marino Lejarreta eta Samuel Sanchez txirrindulari eta txirrindulari profesional ohiek ere parte hartuko dute ekitaldian.

Mallabiko lantegiak 180 behargin ditu, eta kooperatibako fabrika nagusia da. Bigarren lantegi bat du Portugalen, 50 langilerekin.

Frantzian, AEBetan, Italian, Ingalaterran, Belgikan, Australian eta Portugalen ditu filialak Orbeak. Gainera, inportatzaileak ditu munduko hainbat herrialdetan. Hala, 55 merkatutan dago, eta urtero batez beste 200.000 bizikleta saltzen ditu. % 65etik gora esportatu egiten ditu.

Orbea erreferentea da lasterketako, mendiko eta paseoko bizikletak ekoizten. Hastapenak, baina, oso bestelakoak izan ziren; izan ere, enpresak armak ekoitziz hasi zuen bere ibilbidea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu Lehendakaria Zer gertatu da gaur Bizkaian? Mondragon korporazioa bideoak Ekonomia Gaurko titularrak Euskal Herriko bidegorriak