Ekonomia -

Lan gatazka

TRWko langileak, batzordearen eta zuzendaritzaren bileraren zain

TRWko langileek mobilizazio egutegia finkatu dute, lau orduko lanuzteak egingo dituzte egunero, eta Nafarroako Gobernuaren babesa ere jaso dute.

TRWko langileak. Argazkia: Efe
TRWko langileak.
TRWko langileak. Argazkia: Efe

eitb.eus | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

TRWko lan gatazka aztertzeko bilera dute gaur lantegiko zuzendaritzak eta enpresa batzordeak. 250 langile kaleratzeko espedientea bertan behera uztea eskatuko dute sindikatuek, lantegia bideragarria dela argudiatuta.

TRWko langileek mobilizazio egutegia finkatu dute, lau orduko lanuzteak egingo dituzte egunero, eta Nafarroako Gobernuaren babesa ere jaso dute.

TRWko langileek prozesu luze eta gogorra aurreikusten dute euren lanpostuen defentsan. Hala, 24 orduko grebari ekin zioten atzo, gaur goizeko bederatziak arte, orduan elkartu baitira zuzendaritzarekin.

Gaurtik aurrera lau orduko lan uzteak eginen dituzte, eta hilaren 30ean lan gatazka gizarteratzeko manifestazioa Iruñean.

Erakundeei, Parlamentuari (gaur osoko bilkuran egon dira langileak), Iruñeko Udalari eta Foru Gobernuari laguntza eskatu diote, eta Ana Ollo bozeramaileak jakinarazi du Gobernua ez dagoela geldirik, eta bere esku dagoena eginen duela lantegiaren etorkizuna bermatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa gaur Ekonomia Gaurko azken ordukoa