Ekonomia -

Arcelor Mittal

Arcelorreko langileek manifestazioa deitu dute larunbaterako Sestaon

'Enpleguaren defentsan' lelopean egingo den manifestazioa eguerdian abiatuko da herriguneko plazatik.

Arcelor Mittalek Sestaon duen lantegia. Artxiboko irudia: EiTB
Arcelor Mittalek Sestaon duen lantegia. Artxiboko irudia: EiTB
Arcelor Mittalek Sestaon duen lantegia. Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arcelor Mittal enpresak Sestaon duen lantegiko enpresa batzordeak manifestazioa deitu du larunbaterako Sestaon, enpleguaren defentsan.

Zuzendaritzak urtarrilaren 21ean iragarri zuen Sestaon duen lantegia (Aceria Compacta de Bizkaia) behin-behinean itxi egingo duela, altzairuaren merkatuak bizi duen egoera txarragatik. Erabaki horren ondotik, enpresa batzordeak bilera egin du gaur eta, CC.OO. sindikatuaren proposamenez, manifestazioa egitea onartu du aho batez.

Manifestazioa larunbat eguerdian abiatuko da herriguneko plazatik, eta sestaoarrek eta instituzioek protesta ekitaldiarekin bat egingo dutenaren itxaropena agertu dute langileek.

Halaber, datorren astelehenean langileen batzarra egingo dute lantegiaren egoera aztertzeko eta mobilizazio berriak egingo dituzten ala ez erabakitzeko.

Bestalde, enpresa batzordeak bilerak egin nahi ditu erakundeekin -tartean, Sestaoko Udalarekin- horien babesa jasotzeko.

Enpresa batzordeak zehaztu duenez, "egonezina" dago langileen artean eta gogoratu dute antzerako egoera bizi izan zutela 2011n eta 2012ean eta orduan sei hilabetez itxita egon zela lantegia.

Ildo horretan, orduan bezala, lantegia berriz irekiko denaren itxaropena agertu dute; aitzitik, "lan karga" behar ei dute horretarako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao Lana berriak Ekonomia albisteak Albisteak Protestak gaur