Ekonomia -

EMAITZAK

5.966 milioi euro irabazi zituen Banco Santanderrek 2015ean

2014ko datuekin alderatuta, % 3 egin dute gora finantza-erakundearen irabaziek. '2015ean gure helburuak lortu ditugu', esan du Ana Botin Banco Santanderreko presidenteak.

Banco Santanderren bulego bat. EFE.
Banco Santanderren bulego bat. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

5.966 milioi euroko irabaziak izan zituen Banco Santanderrek 2015ean,  banatutako mozkin modura. Beraz, finantza erakundearen irabaziak % 3 hazi ziren, 2014ko datuekin alderatuta.  Balioen Merkatuaren Batzorde Nazionalaren iritzian, kontuan hartzeko emaitzak dira, batez ere,  nazioarteko ekonomiaren  egoera "konplexua" denean halako emaitzak lortzea ez baita ohikoa.

Mozkin arrunta , berriz,  6.566 milioi eurokoa izan da, % 13 hazita. Finantza-erakundearen kredituak % 6 egin du gora, eta baliabide-bilketak % 7. Horiei esker, diru-sarrera  komertzialen alorrak ( % 8 )  eta mozkin arruntenak (% 13) gora egin dute.

"2015ean gure helburuak lortu ditugu; diru-sarrerak hazi egin dira, bezeroen gogobetetasun-maila hobetu egin da eta geroz eta bezero gehiago ditugu", esan du Ana Botin Banco Santanderreko presidenteak.  Horren hitzetan, bankuak 13,8 milioi bezero-lotu ditu, gaur egun, duela urtebete baino 1,2 milioi gehiago.

Produktu 'izarra'

Bezeroen gogobetetasun-mailari dagokionez, Espainian lidergoa lortu dutela ere azpimarratu du Botinek. Horren arrazoietako bat, iazko maiatzean, merkaturatu zuten "produktu izarra"  izan dela adierazi du; '1,2,3 Kontua'.  860.000 bezerok dute dagoeneko produktu hori, eta horietatik 50.000 enpresa txiki eta ertainak dira.

Bankuak emandako datuen arabera,  kontu horren abantailei esker, azken urteotan euren nominak beste finantza erakunde batzuetan izan dituzten 237.000 bezero aldatu dira Banco Santanderrera. Hilean, mota horretako 100.000 kontu berri zabaltzen dituzte. Urte hau bukatzerako,  bi milioi kontu ('1,2,3 Kontua')  izatea da xedea.

2015ean izandako irabazien % 56 Europako merkatutik jaso zuen Banco Santanderrek, eta gainerako % 44 Ameriketako merkatutik. Herrialdeka, irabazi gehien Erresuma Batuak utzi zuen (% 23).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Banco Santander Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa