Ekonomia -

Erregaien krisia

Repsolek 1.200 milioi galdu ditu 2015ean, petrolioaren beherakadagatik

Taldeak, halere, esan duenez, emaitzak orekatu ahal izango dira "datozen urteotako kontuetan, salneurrien egoera aldatzen denean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Repsolek ezohiko aurreikuspenak egitea erabaki du, 2.900 milioi euroko baliokoak, 2015eko kontuei dagokienez, petrolioaren egungo beherakadak egoerak behartuta, enpresaren batzar nagusiek onartu dutenez.

Hala, Repsolen kontu gordinetan 1.200 milioi euroko galera jasoko dute. Taldeak azaldu duenez, emaitzak orekatu ahal izango dira "datozen urteotako kontuetan, salneurrien egoera aldatzen denean.

Bestalde, espero dute irabaziak 1.850 milioi eurokoak izatea, alegia, % 8 gehiago 2014eko etekinekin alderatuta, eta urrian egindako aurreikuspenak gaindituta.

Iazko laugarren hiruhilekoan 450 bat milioiko irabaziak lortu zituen, hain zuzen, aurreko urteko epe berdinean baino % 20 gehiago.

Antonio Brufauk gidatutako enpresaren esanetan, negozioen kudeaketa "petrolioaren eta gasaren salneurriak behera egin duenean" egin behar izan dute, "hori dela eta, sinergiak sortu, eraginkortasuna handitu, estrategikoak ez diren aktiboetan inbertsioak baztertu eta, orokorrean, inbertsio gutxiago egin" dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Repsol argazkiak Ekonomia 2024 Albisteak Petrolioa albisteak