Ekonomia -

2016ko Aurrekontuak

Nafarroak kontuak onartu ditu azken urteetan aurrekoa luzatu ostean

Azken aurrekontuak 2012an onartu zituen Foru Erkidegoak, UPNren eta PSNren babesarekin, Gobernu koalizioa hautsi baino lehen. 4.005.305.026 euroko proiektua onartu du Parlamentuak.

Uxue Barkos Nafarroako presidentea eta Mikel Aranburu Ekonomia kontseilaria. Argazkia: EFE
Uxue Barkos Nafarroako presidentea eta Mikel Aranburu Ekonomia kontseilaria. Argazkia: EFE
Uxue Barkos Nafarroako presidentea eta Mikel Aranburu Ekonomia kontseilaria. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Aurrekontu Orokorren proiektua onartu zuen atzo Parlamentuak, Gobernua babesten duten Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerra taldeen babesarekin. UPNk, PSNk eta PPNk, ostera, aurkako botoa eman zuten.

Azken hiru urteetan aurrekoak luzatu ondoren, Parlamentuak azken urteotan onartu dituen lehen aurrekontuak dira. Azken aurrekontuak 2012an onartu zituen Foru Erkidegoak, UPNren eta PSNren babesarekin, gobernu-koalizioa hautsi baino lehen.

Carlos Adanero UPNko parlamentariak salatu duenez, Gobernuari eusten dioten lau alderdiek “arrabola” pasatu dute Ganberan.

100 zuzenketa

Geroa Baik, EH Bilduk, Ezkerrak eta Ahal Duguk Parlamentuan duten gehiengoa aprobetxatu zuten atzo kontuak aurrera ateratzeko. Hala ere, 100 bat zuzenketa sartu dituzte bertan.

Zuzenketak ere kontuan hartuta, gastuei aurre egiteko partidak 4,5 milioi euro egingo du, eta aurrekontua 4.005.305.026 eurokoa izango da.

Nafarroako Gobernuaren hitzetan, kolektibo baztertuenen eskubide sozialak bermatu; lanpostuak sortzea bultzatu, krisiak gehien kaltetutako eskualdeetan bereziki; eta zerbitzu publikoen (osasun, hezkuntza eta kultura) kalitatea hobetu nahi dituzte aurrekontu horiekin.

Arlo sozialak gastuaren % 55,86 jasoko du. Honenbestez, 2015eko aurrekontuarekin alderatuta, % 6,22 egingo du gora gastuak arlo horretan. Eskubide sozialen esparruan ere, nabarmentzeko moduko gorakada izango da; izan ere, % 9,23 egingo du gora, aurrekontuaren % 10,54 hartuta. Osasun arloan, gastuak % 5,96 egingo du gora, eta Hezkuntzan, % 4,87.

Osasunak eta Hezkuntzak eta Eskubide Sozialetako Lehendakariordetzak izango dituzte aurrekontu-sail handienak, eta nabarmentzeko modukoa da berdintasun, elkarbizitza eta parte-hartzeari emandako bultzada, % 18,34 egin baitu gora arlo horietara bideratuko dena. Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentu berriaren bitarteaz egingo dute.

Aparte ordainsaria eta ospitaleak

Tramite parlamentarioan, Ganberak aldaketa batzuk onartu ditu. Besteak beste, 2012an bertan behera utzi zuten aparteko ordainsariaren zatia itzultzeko zenbatekoari lehentasuna ematea adostu dute zuzenketa batean, “diru-sarrerek aukera ematen dutenean”.

Bestalde, Nafarroako Ospitalearen sukaldeak pribatizatzeko prozesua atzera botatzea adostu dute, eta, halaber, Nafarroako Unibertsitate Klinikarekin zuten hitzarmena ez berritzeko beharrezko aldaketak egitea adostu dute Gobernuko lau alderdiek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
UPN Albisteak Geroa Bai Nafarroako albisteak Ekonomia EH Bildu Gipuzkoa Izquierda-Ezkerra Eguneko albisteak Eguneko albisteak Nafarroako Gobernua albisteak Podemos berriak Nafarroako Aurrekontuak azken ordukoa