Ekonomia -

'modern express' ontzia

Bilbora eramango dute Modern Express ontzia

Duela astebete irauli egin zen, eta tripulatzaileak erreskatatu behar izan dituzte.

'Modern Express' ontzia, iraulita eta noraezean. EiTB
'Modern Express' ontzia, iraulita eta noraezean. EiTB
'Modern Express' ontzia, iraulita eta noraezean. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Merkataritza Nabigazioak baimena eman dio Modern Express zamaontziari Bilboko Portura joateko eta bertan gelditzeko. Ontzi hori noraezean egon da eta orain atoian daramate Bilboko Portura.

Duela astebete, ontzia irauli egin zen, eta tripulatzaile guztiak erreskatatu behar izan zituzten. 3.600 tona egur eta dozena bat makina daramatza, eta Gabonetik Frantziara zihoan.

Gaur goizetik, zamaontzia atoian daramatzate, eta horrela Bilboko Portura eraman ahal izango dute. Maria de Maeztu Itsas Salbamenduaren ontzia haren bila joango da, maniobra gertutik jarraitzeko.

Zamaontziak 300 tona erregai daramatza, eta ez du merkantzia arriskutsurik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Euskal hiriburuak Zer gertatu da Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Frantzia Bilboko Portua bideoak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Kantauri itsasoa albisteak Merkantzia-garraioari buruzko albisteak