Ekonomia -

2016erako aurreikuspena

Adegi: 'Gipuzkoa % 2,5 haziko da eta 5.000 lanpostu sortuko dira'

Gipuzkoako enpresen % 39k baino gehiagok inbertsoak areagotzea espero du.

Pello Guibelalde, aurretik egindako beste agerraldi batean. Argazkia: artxiboa
Pello Guibelalde, aurretik egindako beste agerraldi batean. Argazkia: artxiboa
Pello Guibelalde, aurretik egindako beste agerraldi batean. Argazkia: artxiboa

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adegi Gipuzkoako Enpresarien Elkartearen aurreikuspen ekonomikoen arabera, 2016an % 2,5 haziko da Gipuzkoa eta enpresek 5.000 lanpostu sortuko dituzte. Patronalaren aurreikuspenen arabera, Lurralde Historikoak krisi aurretiko BPGa berreskuratuko du urte bukaeran, eta langabezia-tasa % 10ekoa izango da.

Pello Guibelalde Adegiko presidenteak eman ditu datu horiek ezagutzera, patronalak egoera ekonomikoaren gainean egiten duen inkesta aurkezteko prentsaurrekoan, hain zuzen ere.

Inkesta horren arabera, Gipuzkoako enpresen % 39k baino gehiagok inbertsoak areagotzea espero du, eta 2007ko mailara iritsiko dira.

Enpleguari dagokionez, aurten 5.000 enplegu sortzea espero dute; 2015eko ekitaldia 5.300 lanpostu berrirekin itxi zuen Gipuzkoako ekonomiak.

Egiten duten agerraldian, Adegiko arduradunek azpimarratu nahi izan dute indarra hartzen ari dela langile kualifikatuak kontratatzeko duten zailtasunaren aurrean enpresek duten kezka. Zentzu horretan, adierazi dute profil teknikoei buruz (Lanbide Heziketa eta graduak) Euskadiko patronalek elkarrekin egindako azterlan bat aurkeztuko dutela laster.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Lana albisteak Adegi argazkiak Ekonomia berriak Eguneko albisteak BPGd gaur