Ekonomia -

Mondragon korporazioa

Eroskik 161 milioi euro lortu ditu, 11 hipermerkatu salduta

Jabe berria inbertsio talde estatubatuar bat da, eta mantendu egingo dizkio Eroskiri alokairu kontratuak.

Eroskik likidezia lortu du bankuei zorra ordaintzeko. Argazkia: Eroski
Eroskik likidezia lortu du bankuei zorra ordaintzeko. Argazkia: Eroski
Eroskik likidezia lortu du bankuei zorra ordaintzeko. Argazkia: Eroski

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eroskik 161,1 milioi euro lortu ditu, Gonuri Harizartean higiezinen agentziak 11 aktibo saldu ostean.

Hain zuzen ere, aktiboak aipatutako agentziarenak ziren, eta horrek 358 milioi euro lortu ditu salmentan. Eta Eroskik konpainia horren % 45 duenez, 161,1 milioi euro bereganatu ditu.

Operazio horrekin, Eroskik likidezia lortu du bankuei zorra ordaintzeko, iazko urtarrilean berregituraketa akordioa sinatu eta gero.

Hain zuzen ere, saldutako aktiboak hipermerkatuak dira, eta Eroskik alokairuan ditu. Hauek dira: Artea (Leioa), Max Center (Barakaldo), Abadiño, Zalla, Iruña, Tutera, Urbil (Usurbil), Arrasate, Zarautz, Urola (Azkoitia) eta Ordizia.

Hipermerkatuen jabe berria Invesco inbertsio agentzia estatubatuarra da, eta konpainia horrek mantendu egingo ditu Eroskiren alokairu kontratuak.

Gonuri Harizartean agentziaren kapital soziala honela banatuta dago: Topland taldeak % 50 du; Eroskik, % 45; eta Mondragon Inbersionesek, % 5.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eroskiren albisteak Albisteak Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Mondragon korporazioa bideoak Ekonomia berriak Gaurko azken ordukoa Hipermerkatuei buruzko albisteak