Ekonomia -

Finantza Publikoen Kontseilua

EAEko erakundeek baztertu egin dute murrizketarik egitea

Aldundiek esperotakoa baino % 3,8 bildu zuten iaz. Orotara, 12.612,6 milioi euro jaso zituzten.

Finantza Publikoen Euskal Kontseiluaren bilera. EFE
Finantza Publikoen Euskal Kontseiluaren bilera. Artxiboko irudia: EFE
Finantza Publikoen Euskal Kontseiluaren bilera. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiek baztertu egin dute murrizketarik egitea, iaz esperotakoa baino % 3,8 gutxiago bildu bazuten ere, hau da, 468 milioi euro gutxiago.

Finantzen Euskal Kontseiluak baieztatu duenez, foru aldundiek 12.612,6 milioi euro bildu zituzten iaz, duela urtebete 13.080 milioi biltzea aurreikusi bazuten ere. Hori bai, 2014an baino 300 milioi gehiago jaso zituzten.

Kontseilua gaur arratsaldean bildu da Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Gasteizen. Ricardo Gatzagaetxebarria (EAJ) Ogasun sailburuak eta Unai Rementeria (Bizkaia), Ramiro Gonzalez (Araba) eta Markel Olano (Gipuzkoa) ahaldun nagusiek parte hartu dute.

Bizkaian, diru-bilketak apenas egin zuen gora (% 0,49; 6.515,4 milioi). Petrolioaren prezioaren beherakadak energia enpresei eragin die eta BEZaren bidez diru gutxiago bildu du Aldundiak.

Erregaiaren salneurri baxuak lurraldeko diru-bilketari eragingo diola onartu zuen atzo Unai Rementeria Bizkaiako ahaldun nagusiak Radio Euskadin, baina Aldundiak oraingoz murrizketa gehiago egingo ez dituela erantsi zuen.

Hala eta guztiz ere, lehen hiruhilekoaren datuei begira egon beharko direla ohartarazi zuen Rementeriak, diru-sarreren garapena ikusteko eta erabakiak hartzeko.

Gipuzkoan, 4.104 milioi euro bildu zituzten zergen bidez iaz, % 4,3 gehiago. Diru-sarrerek gorakada handiena Araban izan zuten: % 4,88, 1.993,1 milioi euro.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Gipuzkoako albisteak Arabako albisteak Eusko Jaurlaritza berriak EAE Ekonomia 2024 Albisteak