Ekonomia -

Marsans

Bi urteko espetxe zigorra ezarri diote Diaz Ferrani

Marsans bidai agentziako erabiltzaileen diruaz jabetzeagatik kondenatu dute CEOE patronaleko presidente ohia.

Gerardo Diaz Ferran. EFE
Gerardo Diaz Ferran. EFE
Gerardo Diaz Ferran. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak bi urteko espetxe zigorra ezarri dio Gerardo Diaz Ferran CEOE Espainiako patronaleko presidente ohiari, Marsans bidaia agentziako bezeroen diruaz jabetzeagatik. Hain zuzen ere, 4,4 milioi euroz jabetu zen.

Epaileek zigor txikiagoa ezarri diote, epaiketan aitortu egin zuelako delitua. Horregatik, Fiskaltzak jaitsi egin zuen zigor eskaera (4 urtekoa, hasieran).

Epaiak frogatutzat eman du Diaz Ferran jabetu egin zela erabiltzaileek Viajes Marsans agentziari emandako diruaz, eta horiek galdu egin zutela bertan behera utzitako bidaien erreserbengatik ordaindutakoa.

2010eko martxoan, "ohikoa" zen Marsans agentziak aldez aurretik ordaintzea eskatzea bezeroei. Ondoren, baina, konpainiaren arduradunek ez zuten diru hori erabiltzen bezeroek kontratatutako zerbitzuak ordaintzeko. Aitzitik, funtsak desbideratu egiten zituzten, eta bezeroek galdu egiten zuten erreserba egitean ordaindutako guztia.

Guztira, 4.706 kaltedun egon dira, epaiaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Espainia Ekonomia Albisteak Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioa Iruzurrak albisteak Enpresak