Ekonomia -

POLIZIA OPERAZIOA

Bost lagun atxilotu dituzte ICBC bankuaren kontrako operazioan

Finantza erakundeak dirua zuritu duelakoan abiatu du operazioa Guardia Zibilak; ICBCk Espainiako Ogasunari gutxienez 40 milioi euroko iruzurra egin diola uste dute ikertzaileek.

ICBC bankuak Madrilen duen egoitza miatzen ari da Guardia Zibila. EFE.
ICBC banku txinatarraren kontrako polizia operazioa

1:14

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak ICBC banku txinatarraren aurka goizean abiatutako operazioaren baitan. Finantza erakunde horrek "hainbat talde txinatar kriminalen dirua zuritu" duelakoan zabaldu dute ikerketa.

Goizean goiz hasi dira ICBCk Madrilen duen egoitza miatzen, eta, ez dira atxiloketa gehiago baztertzen.

Dena dela, ikerketako iturriek nabarmendu dutenez, "ikerketaren jomugan ez daude atxilotutako pertsona horiek, finantza erakundea bera baizik". Ustez, legez kanpoko hainbat talderen "dirua jaso eta zuritzeko egitura zuen antolatuta ICBCk".

icbc bankua banco registro miaketa guardia zibila EFE

EFE

ICBC finantza erakundeak Madril erdialdean duen bulegoaren bidez, mafia txinatarren dirua jaso eta zuritu duela uste dute ikertzaileek. Zabaldutako informazioaren arabera, mafietatik diru kopuru handiak jasotzen zituen bankuak; modu horretan, erakundeak Espainiako Ogasunari gutxienez 40 milioi euroko iruzurra egin diola uste dute ikerketako arduradunek. "Dena dela, atzemandako dokumentazioa ikusita, iruzurra askoz ere handiago izan daitekeelakoan gaude", zehaztu dute.

Duela urtebete mafia txinatarren kontra abiatutako 'Snake' operazioaren jarraipena da gaurkoa. Madrilen, Bartzelonan eta Valentzian egin zuten operazio zabal hartan, 31 pertsona atxilotu zituzten, eta beste 47 inputatu, kontrabandoa egin, dirua zuritu, dokumentuak faltsutu eta langileen eskubideen kontrako delitua egin izana egotzita. Besteak beste, Ogasunari 14 milioi euroko iruzurra egin eta 300 milioi euro zuritu izana leporatu zieten.

1984 sortu zen Industrial and Commercial Bank of China (ICBC). Txinako finantza erakunde komertzial handiena da, eta 2011an zabaldu zuen bere lehen bulegoa Espainian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Txina albisteak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Eguneko albisteak