Ekonomia -

Hazkundearen geldialdia

OCDEk beste geldialdi bati buruz ohartarazi eta neurriak eskatu ditu

OCDE erakundearen aurreikuspenen arabera, munduan 2016an izango den hazkunde ekonomikoa % 3 inguruan geldituko da.

agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduan 2016an izango den hazkunde ekonomikoa % 3 inguruan geldituko da, eta suspertzen ari diren herrialde ugarik geldiagotzea pairatuko dute; herrialde aurreratuek, bere aldetik, susperraldi apal izango dute. Horrez gain, behera egingo dute lehengaiek, merkataritzak, soldatek eta prezioek, eta finantza arloan ezegonkortasuna nagusituko da.

Horixe da Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak (OCDE) sei hilero egiten duen txostenak jasotzen duena. Horren aurrean, OCDE erakundeak erantzun kolektibo bat ematea eskatu du, "eskaria indartzeko", zeren "diru-politikek bere horretan bakarrik" ez dute funtzionatuko.

OCDEren esanetan, beharrezkoa da erreforma estrukturalak piztea, lasaitu egin direla uste baitu; horrez gain, ekonomia aurreratu gehienetan presente dauden zerga politika uzkurtzaileak alde batera utzi eta gastu publikoa murriztu eta presio fiskala areagotzearen alde agertu da.

Erakundeak plazaratu duenez, Barne Produktu Gordin (BPGa) globala % 3 areagotuko da 2016an, hau da, 2015eko kopuru bera, eta azaroan egin zituen aurreikuspenak ziotena baino hiru hamarren gutxiago.

2017ra begira, erakundeak berriro ere hiru hamarren murriztu du munduko ekonomiaren hazkundea; horrela, % 3,3an ezarri du BPGaren areagotzearen aurreikuspena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia berriak Albisteak