Ekonomia -

Lan gatazka

Trapagarango Tubos Reunidosek bilera batera deitu du enpresa batzordea

Aldi baterako lan erregulazio txostena aurkeztuko dieten beldur dira sindikatuak. LABen arabera, soldatak jaistea edo erregulazio txostena aurkeztekotan da enpresa.

Productos Tubulares, Tubos Reunidos taldearena, Trapagaranen. EiTB.
Productos Tubulares, Tubos Reunidos taldearena, Trapagaranen. EiTB.
Productos Tubulares, Tubos Reunidos taldearena, Trapagaranen. EiTB.

AGENCIAS | REDACCIÓN

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Trapagako Productos Tubulares enpresak, Tubos Reunidos taldeko kideak, bilera eskatu dio enpresa batzordeari datorren otsailaren 24rako petrolioaren merkatzeak eragindako zailtasunengatik, eta sindikatuek uste dute aldi baterako lan erregulazio txostena aurkezteko asmoa duela, LABeko iturriek jakitera eman dutenez.

Aipatu iturrien arabera, enpresak ez die inolako erabakirik jakinarazi, baina bi aukera dituzte eskuartean: soldatak murriztea edo aldi baterako lan erregulazio txostena.

Horren harira, sindikatuak ez du baztertzen azkenean enpresak aldi baterako lan erregulazio txostena aurkeztea Galindon dagoen lantegian.

'Erabateko errespetu falta'

LABek Tubos Reunidosi leporatu dio hedabideen bitartez jakin dutela txosten hori aurkezteko asmoa duela, eta horrek langileen artean "zalntza" eta "ezainegona" eragin duela. Hori dela eta, sindikatuak uste du "erabateko errespetu falta" dela Tubos Reunidosen jarrera.

1.800 bat langile ditu Trapagako enpresak, eta ezin omen die petrolioaren eta gasaren merkatzeak eragindako galerei aurre egin.

LABen esanetan, zuzendaritzak "murrizketak ezartzeko" asmoa "ez da berria" eta, aipatutako galeren harira, sindikatuak uste du "ahaztu" egin dituztela "aurreko urteetan izaako etekinak, eta nola banatu zituzten".

'Beldurraren kanpaina'

ELA sindikatuak kritikatu du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak komunikabideetan jakinarazi duela garai baterako erregulazio-txostena ezarriko duela, langileek "jakinarazi gabe". Horrela, "lan-baldintzei eraso egiteko beldurraren kanpaina ezarri nahi" dutela salatu dute.

Agiri batean, ELAk jakinarazi du Tubos Reunidosek abendutik mehatxatu dituela langilek "neurri gogorrak" ezarri beharko zituela, "soldata jaitsi eta jardunaldia luzatzea" onartzen ez bazuten.

Salatu dutenez, astelehenean langileei "16 egun gehiago lan egitea proposatu zieten eta bi egun beranduago publikoki azaldu dute" erregulazio-txostena egin behar duela, lan-kargarik ez dagoelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Errusiaren inbasioak eragindako krisia Iruñeko bideoak Lana Ekonomia 2024 Gaurko azken ordukoa Gorobel magaleko kuadrilla