Ekonomia -

Landaben

Bigarren modeloarekin 350.000 unitate ekoitziko lituzkete Landabenen

Bigarren modeloaren ekoizpena A07 lerroarena izango litzateke eta 2018an hasi, baldin eta Nafarroako lantegiari egokituko balitzaio.

Volkswagen
Volkswagen
Volkswagen

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Volkswagenen Nafarroako zuzendaritzak enpresa batzordeari jakinarazi dio gaur bigarren modeloaren ekoizpena eskuratuz gero, Landabeneko lantegian urtero 350.000 auto ekoitziko lituzketela.

Iruñeko lantegian izandako bileran zuzendaritzak jakitera eman duenaren arabera, Nafarroako Volkswagenek "lantegi liderra" izaten jarraituko lukeela Poloaren ekoizpenean (auto horren A07 eguneraketa laster merkaturatuko dute). Hala jakinarazi UGT sindikatuak ohar baten bidez.

Bigarren modeloaren ekoizpena A07 lerroarena izango litzateke eta 2018an hasi, baldin eta Nafarroako lantegiari egokituko balitzaio.

Zuzendaritzak sindikatuei adierazi die indarrean dagoen hitzarmen kolektiboaren malgutasuna erabiliko dutela bi modeloak fabrikatzeko. Horrez gain, sortuko litzatekeen enplegua fabrikazio beharrizanen araberakoa izango litzatekeela zehaztu du.

Multinazionalak bigarren modeloa esleitzea lortzeko, zuzendaritzak honako neurri hauek proposatuko ditu: soldaten taularen gainekoak, banakako lanegunak (218 egun), absentismoaren hobekuntza eta produktibitate xedeak.

UGT sindikatuak oso "positiboki balioetsi" ditu aurreikusitako ekoizpen bolumenak, "horrek esan nahi badu Nafarroako Volkswagenek etorkizun egonkorra duela ziurtatu 15 urtez". Horrez gain, Poloaren ekoizpenean lantegiak "lider" izaten jarraituko duela ere garrantzitsutzat jo du, "bermea baita lantegia berarentzat eta langileentzat".

Zuzendaritzak proposatutako neurriei dagokienez, sindikatuak azpimarratu du hasierako balioespen moduan proposamenak ez dituela jasotzen "gure ikuspuntuaren arabera garrantzia horretako akordio batek jaso beharko lituzkeen aurreikuspenak".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Gaurko albisteak Nafarroan Albisteak multinazionalak Lana albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Volkswagen gaur Automobilgintza