Ekonomia -

Mobilizazioak

Lanuzteak utzi dituzte TRWn, zuzendaritzak negoziatzea onartu duelako

Asteartean azalduko dute mobilizazioekin jarraituko duten, negoziazioak nola doazen gorabehera. Bitartean, enpresak kaleratze-eskutitzik ez bidaltzeko konpromisoa hartu du.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Landabengo TRW lantegiko enpresa batzordeak erabaki du mobilizazioak asteartera arte bertan behera uztea. Iragarritako kaleratzeen harira ari dira protestan, eta Alemaniako zuzendaritza bihar joango omen da Iruñera negoziazioetan parte hartzera.

Batzordean nagusi da CCOO sindikatua (7 ditu CCOOk, 4 UGTk, 3 LABek, 2 ELAk eta 1 CGTk) eta, David Marcalain sindikatu horretako bozeramaileak azaldu duenez, langileen asanbleak neurria berrestu du. Asteartean berrikusiko dute kontu hori, negoziazioak nola goazen gorabehera.

TRWko zuzendaritzak 250 kontratu bertan behera uzteko enplegu erregulazio-txostena planteatu zuen, baina negoziatzeko denboran (atzo gauerdian amaitu zen, akordiorik gabe) 123 kaleratze planteatu zituen, lan egindako urteko 30 eguneko kalte-ordainekin, gehienez 18 kuotekin. Langileentzat, "ez da onargarri" eta "negoziazio normalizatua" eskatu zuten zuzendaritzaren eta sindikatuen artean. Gauzak horrela, ZF-TRWko Europako batzordeak kudeaketak egin ditu eta "ekoizpena erabakitzen duena hona etor dadila" erabaki dute.

Marcalainen arabera, langileek "negoziazioari aukera" eman diote eta lan-geldialdiak aldi baterako utzi dituzte bertan-behera. Lau orduko geldialdiak egin dituzte txanda bakoitzean orain arte. Asteartean negoziazioak nola dauden aztertu ostean, "jarraitzen dugun edo ez aztertuko dugu, emaitzaren arabera". "Bitartean, enpresak iragarritako kaleratze-eskutitzik ez bidaltzeko konpromisoa hartu du", gaineratu du.

Albisteak "ahalik eta negoziazio gogorrena" egiteko aukera ematen die langileei, bozeramailearen arabera. Bere ustez, "negoziatzeko azken aukera" izango da. "Euforia ez da bidea, datozenek ez dutelako ezer negoziatu nahi", adierazi du Paul Parnham aipatuz, ZF-TRWko gerentea, eta orain arte multinazionalaren jarreraren berri eman duena.

"Estamentu demokratiko guztiei" (Nafarroako Gobernuari zuzendu da) eskerrak eman dizkie, prozesuan izan duten jarreragatik. "Bitartekari" lanak egitera gonbidatu ditu negoziatzaile berriarekin, baita Industria ministerioari ere. "Berez, negoziazio espazio berri bat irekitzea positiboa da, baina ez gara zoratuko, ezin dugu itxaropen handirik izan, horrek ez duelako emaitza ona edo txarra izango den bermatzen", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Langabezia Euskal Herrian Albisteak Nafarroa Lana azken orduko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua