Ekonomia -

Espainiako Estatuko datuak

Emakumeek 88 lan egun gehiago behar dituzte gizonek adina irabazteko

LABentzat “kezkagarria” da emakumeen eta gizonen soldaten arteko aldea krisi ekonomikoa hasi zenetik, % 30 ingurukoa baita Hego Euskal Herrian.

Emakumezko langileak. Argazkia: EiTB
Emakumezko langileak.
Emakumezko langileak. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezkoek emakumezkoek baino % 24 gehiago irabazten dute Espainiako Estatuan, iazko kopuruaren antzera, eta azken sei urteotako maila altuenean dago aldea, UGTk egindako txosten baten arabera. Gainera, emakumezkoek 88 lan egun gehiago beharko lituzkete gizonek adinako soldata edukitzeko urtean.

Hego Euskal Herriari dagokionez, aldea are handiagoa da; % 25ekoa, EAEn; eta % 30ekoa, Nafarroan.

Gizonen eta Emakumeen Soldata Berdintasunaren Nazioarteko Egunaren harira egindako txostenak INEren datuak hartzen ditu oinarri (2013ko soldata gordinak).

"88 lan eguneko aldeaz gain, emakumeak soldatarik ez duen 91 lan egun egiten ditu", etxeko eta familiako lanei dagokiena, sindikatuak salatu duenez.

Lan orduko soldatari dagokionez, % 19,3koa da aldea Espainiako Estatuan, eta % 16,3koa Europar Batasunean. Estonian (%29,9), Austrian (%23), Txekiar Errepublikan (%22,1), Alemanian (%21,6) , Eslovakian (%19,8) eta Erresuma Batuan (%19,7) are handiagoa da aldea.

Hego Euskal Herria

Bestalde, LABentzat "kezkagarria" da emakumeen eta gizonen soldaten arteko aldea krisi ekonomikoa hasi zenetik, % 30 ingurukoa baita Hego Euskal Herrian.

Hala, EAEn gizonezkoek % 29,9 gehiago irabazten omen zuten 2008an, eta % 33,6ra igo zen aldea 2013rako.

Nafarroan, berriz, % 38,6 gehiago irabazten zuten batez beste urtean, eta 2013an % 43,8 gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak LAB EAE albisteak Espainia Ekonomia berriak Eguneko albisteak Matxismoa gaur Feminismoa Lansariak