Ekonomia -

Bigarrena Gipuzkoan aurten

Olaberriako Arcelor Mittalen langile ohi bat hil da amiantoaren erruz

Gizona, 67 urtekoa, amiantoak eragindako kartzinoma baten ondorioz hil da. Elektrikari lanak egin zituen plantan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arcelor Mittal Olaberriako langile ohi bat hil da (67 urte) amiantoak eragindako kartzinoma batek jota, Asviamie Euskadiko Amiantoaren Biktimen Elkarteak jakinarazi duenez. Gizona elektrikari izan zen Olaberriako plantan hainbat urtez eta, honekin, aurten amiantoaren eraginez hildako bigarren langilea da Gipuzkoan.

Asviamieren arabera, hildako langilea 1963.ean hasi zen lanean Jose Maria Aristainen eta 2004ra arte lan egin zuen egungo Arcelor Mittalen, hain zuzen, lan-istripu batek lanerako ezintasuna eragin zion arte.

Lan osteko Osasuna Zaintzeko Planarekin bat egin eta gero, 2011an, "pleurako minbizia ikertzeko proiektuan parte hartu zuen boluntario gisa".

Abenduaren erdialdean, diagnostikoa jaso ostean, CCOO sindikatuarekin harremanetan jarri zen, gaixotasuna lanak eragindako izan zela aitor ziezaioten eta, horrez gain, lanerako erabateko ezintasuna ere bai, baina hil egin da Gizarte Segurantzak azken eskaera horren inguruan erabakia eman aurretik.

Langile horren heriotza Gipuzkoan aurten amiantoak eragindako bigarrena da, Asviameren esanetan, baina, oraindik, konfirmatzeke ditu aurreko astean izan ziren beste bi kasu.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Lana berriak Gaurko azken ordukoa