Ekonomia -

MERKANTZIAK

Merkantzia-trafikoa %5,1 hazi da Bilboko Portuan

Bilboko Merkantzia garraiatzen dutenen trenen kopurua ere hazi da: 4.186 tren izan ziren iaz. Estatuan zama gehien garraiatzen duen portua bilakatu da Bilbokoa.

Bilboko Portuak merkantzia-trafikoko errekorra lortu zuen 2007an. Argazkia: EITB
Bilboko Portuak merkantzia-trafikoko errekorra lortu zuen 2007an. Argazkia: EITB
Bilboko Portuak merkantzia-trafikoko errekorra lortu zuen 2007an. Argazkia: EITB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Portuko merkantzia-trafikoak %5,12ko igoera izan zuen iaz, 32,4 milioi tonara helduz. Honela, hiru urtez jarraian gorako joera izan du, %12,11ko igoera lortuz. 2007 eta 2012 artean, berriz, merkantzia-trafikoak %25eko beherakada izan zuen.

Asier Atutxa Bilboko Portuko Agintaritzako presidenteak portuko merkataritza-jardueraren 2015eko balantzea ezagutzera eman du astelehen honetan eskaini duen prentsaurrekoan.

Merkatuak %5,12 egin du gora (%6,02koa da igoera tokiko trafikoa eta hornidura kontuan hartuz). Atutxak nabarmendu du Bilboko Portua %84ra heldu zela iaz merkantzia-trafikoan, 2007an lortutako errekorra errepikatuz. “Aurtengo aurreikuspenen arabera, masa likidoetan, edukiontzietan eta merkataritza orokorrean %3 haziko da”, azpimarratu du Atutxak.

2015ean, masa likidoen trafikoa %11,3 hazi zen, 18,1 milioi tonara iritsiz, batez ere Petronor enpresaren jarduerak lagunduta. Masa solidoek 4,5 milioi tonako trafikoa suposatu dute, %1,43ko beherakadarekin; edukiontzi-merkataritzak, 6,4 milioi tona eta %2,2ko beherakada.

Azkenik, zama konbentzionalak 3,2 milioi tonara heldu dira, %1,96 jaitsita. Edukiontzi kopuruak %0,5eko beherakada izan du, 627.302 TEUetara helduz (TEU bat edukiontzi estandar baten zama-ahalmena da), eta hozkailu-edukiontzietan % 23 hazi dira.

Trenez iritsitako merkantziak

Atutxak trenez heldutako merkantzia-trafikoaren garrantzia nabarmendu du. 2015ean, 4.186 trenek eraman zituzten zamak Bilboko Portura, %5eko igoera suposatuz.

Gainera, gogorarazi du “lehenbailehen” hasi behar dela Trenbidearen Hegoaldeko Saihesbidea lehenengo fasea. Bilboko Portuko Agintaritzako presidentearen arabera, “urte bat edo bitan” hasi beharko lituzkete lanak. Halaber, Atutxak ohartarazi du Bilboko Portua Estatuan zama gehien garraiatzen duena dela. Are gehiago, edukiontzien %23 eta karga lehorreko %16 sistema hau erabili dute Bilboko Portuan.

Aurreko urtean, inportazioak %5 igo ziren, eta esportazioak %4. Europa Atlantikoa merkatu nagusia izan zen (trafiko osoaren %37), eta ondoren Ipar Atlantikoko Amerikakoa (trafikoaren %16), % 15eko hazkundearekin.

Bidaiari kopuruari dagokionez, Atutxak azaldu du ferry eta kruzero bidez heldutakoen artean, 165.222 zenbatu dituztela (2014an baino % 3 gehiago). 2016an, kruzero kopuruak %20ko igoera izatea espero dute, eta, ondorioz, bidaiari-kopuruak %25eko hazkundea izango duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Bilboko Portua bideoak Ekonomia 2024 Albisteak Merkantzia-garraioari buruzko albisteak