Ekonomia -

Dumping

Altzairuaren Mahaia bilduko da gaur Gasteizen neurriak zehazteko

Mahaiaren lehen hitzorduan ELAk ez zuen parte hartu, eta gaur LAB ere ez da izango. Sindikatu abertzalearen hitzetan, foroak “ ez ditu sektorearen beharrizanak eta eskakizunak asebetetzen”.

Sestaoko ACB lantegiko langileen protesta bat. Artxiboko irudia: EFE
Sestaoko ACB lantegiko langileen protesta bat. Artxiboko irudia: EFE
Sestaoko ACB lantegiko langileen protesta bat. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Altzairuaren Mahaia Gasteizen bilduko da gaur, sektorearen egoera aztertzeko eta neurri berriak zehazteko. Mahaia Eusko Jaurlaritzak, sektoreko enpresek, sindikatuetako ordezkariek eta Siderurgia Produktu Esportatzaileen Espainiako Elkarteak (Siderex) osatzen dute.

Foroaren bigarren hitzordua da; izan ere, otsailaren 8an Bilbon lehen aldiz bildu zen. Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako sailburuak orduan esan zuenez, aldeek lan egiteko organo ?egonkorra? izan behar du.

Mahaiaren lehen hitzorduan ELAk ez zuen parte hartu, eta gaur LAB ere ez da izango. Sindikatu abertzalearen hitzetan, foroak ? ez ditu sektorearen beharrizanak eta eskakizunak asebetetzen, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailaren propagandarako tresna da bakarrik?.

Azken asteetan egindako kudeaketen berri eman eta datozen egunetan eman beharreko pausoak zehaztuko dituzte gaurko bileran.

Besteak beste, Tapiaren Sailak Euskadin, Bruselan eta Madrilen egindako bilerak mahai gainean izango dira, hirurak Txinaren dumpinga eta energiaren kostuarekin lotuta.

Energiaren kostuari buruzko txostena

Bestalde, EAEko industrian energiaren kostuak duen eraginari buruzko txosten baten ondorioak aurkeztuko dituzte bileran, Tapiak zuzentzen duen Saileko iturriek azaldu dutenez.

Lehiakortasun Ministroen Kontseilua prestatzeko, asteazkenean, Industria Ministerioan, egin zuten bileraren berri emango du Eusko Jaurlaritzak. EBko ministroek datorren astelehenean bilduko dira Bruselan. Javier Zarraonaindia Industria sailburuordeak asteazkeneko bileran parte hartu zuen.

Datorren astelehenean, Europako siderurgia industriaren egoera zaila bideratzeko konponbideak aztertuko dituzte ministroek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisia Sestao argazkiak Eusko Jaurlaritza albisteak ELA albisteak LAB albisteak EAE Lana berriak Ekonomia berriak Eguneko albisteak