Ekonomia -

lan istripuak

EAEn lanean hildakoen kopurua egonkor mantendu da 2015ean

Osalanek emandako datuen arabera, hildakoen kopuruak ez du gora egin jarduera ekonomikoa nabarmen igo bada ere.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jarduera ekonomikoa "nabarmen" igo bada ere, lanean ari zirela hildako lagunen kopurua egonkor mantendu da 2015ean, Confebaskek Osalanen datuak eskuan jakinarazi duenez.

Laneko ezbehar batengatik hildakoen indizea (1.000 langileko kalkulatzen da) apenas aldatu da azken urtean: 2014an 36,01ekoa izan zen; 2015ean, 36,15.

Lantokian izandako istripu hilgarrien kopurua egonkor mantendu da, eta lanerako bidean jazotakoak ('in itinere' delakoa), berriz, hazi.

"Beherakada ikusgarria"

Jon Bilbao Confebaskeko arlo juridikoko zuzendariaren hitzetan, lan istripu bat gertatzen den bakoitzean "berri txarra dela esan behar dugu". Dena dela, azpimarratu duenez, "jarduera ekonomikoa nabarmen hazi den arren, indizea egonkor mantendu izanak agerian utzi du enpresaburuek eta langileek serio hartu dutela lan istripuei aurre egiteko politika".

"Esfortzu kolektibo horren ondorioz, lan istripuen kopuruak beherakada ikusgarria izan du azken 15 urteotan", adierazi du Confebaskeko kideak.

"2000. urtean lan ezbeharren indizea ia 80koa zen (zehazki, 77,96koa); 2015ean, 36koa da, erdia baino gutxiago. Lan istripu hilgarrien kasuan, 2000.ean 85ekoa zen indizea; 15 urte geroago, 28koa da, ia % 68 gutxiago", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Confebask Euskal Autonomia Erkidegoa Lana berriak Ekonomia albisteak Gaurko azken ordukoa