Ekonomia -

Mondragon korporazioa

Ordainduk eta Eskuratuk MCCren kontra jarritako salaketa, onartua

47,8 milioi euro eskatzen dizkiote Fagor Etxetresnetan eta Edesan jarritako aurrezkiak galdu zituztelako.

Ordainduren protesta, Legebiltzarrean. Argazkia: Efe
Ordainduren protesta, Legebiltzarrean.
Ordainduren protesta, Legebiltzarrean. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bergarako Auzitegiak tramitera onartu du Ordaindu eta Eskuratu elkarteek Mondragon Korporazioaren kontra jarri duten salaketa, 47,8 milioi euro eskatzen baitizkio Fagor Etxetresnetan eta Edesan jarritako aurrezkiak galdu zituztelako.

Bi elkarteek prentsa-ohar batean jakinarazi dutenez, Mondragon Korporazioak apirilaren 12a arteko epea du salaketa atzera botatzen saiatzeko.

Aurreko abenduaren 2an, Fagor Etxetresnetan eta Edesan aurrezkiak galdu zituzten mila inguru pertsona ordezkatzen dituzten elkarteek salaketa bateratua jarri zuten Bergaran, EAEn jarri den mota honetako salaketa handiena.

Ordainduko eta Eskuratuko arduradunak gustura agertu dira salaketa onartu dutelako. Elkarteek korporazioa zigortzea eskatzen dute, "Fagor Etxetresnetako eta Edesako langile ohiei zuzendutako informazioetan eskatu zielako dirua ekarpen boluntario eta merkataritza mailegu gisa bertan utz zezaten kooperatiba utzi ostean".

Salatzaileen arabera, Mondragon Korporazioa langileen "konfiantzaz aprobetxatu" zen, "aurrezkiak berreskuratzea saihesteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mondragon korporazioa albisteak Arrasate albisteak Eguneko albisteak