Ekonomia -

Lan-gatazka

Productos Tubulareseko langileek ez dute onartu aldi baterako EEEa

Enplegu-erregulazioko espedienteak 398 langileri eragingo die; lantegian 430 behargin daude.

Trapagarango Productos Tubulares enpresa. Argazkia: EiTB
Trapagarango Productos Tubulares enpresa. Argazkia: EiTB
Trapagarango Productos Tubulares enpresa. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Productos Tubulares enpresako langileek enpresak aurkeztutako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea baztertzea erabaki dute asteazken honetan egindako batzarrean, LAB sindikatuak jakinarazi duenez.

Tubos Reunidos taldearen menpeko enpresa da Productos Tubulares, eta petrolioaren prezioaren beherakadaren ondorioz egoera ekonomiko zaila pairatzen ari dela argudiatuta aurkeztu zuen lan-erregulazio txostena.

Espediente horrek 398 langileri eragingo die; Trapagarango lantegian 430 behargin inguru daude. Enpresaren egitasmoak lanaldia gehienez erdira murriztea ere aurreikusten du, eta urtebete egongo litzateke indarrean.

Langileen ustez, ez dago “arrazoi objektiborik” enplegu-erregulazioko espediente hori aurkezteko, eta, ondorioz, ez onartzea erabaki dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia Langile Abertzaleen Batzordeak Albisteak