Ekonomia -

Erabakia

Europako Banku Zentralak % 0ra jaitsi ditu interes-tasak

Horrez gain, 80.000 milioi eurora arte areagotuko du hilero erosten duen zorren kopurua, enpresek jaulkitakoa barne hartuz ere.

Mario Draghi, Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidentea
Mario Draghi, Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidentea
Mario Draghi, Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidentea

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Banku Zentralaren (EBZ) Gobernu Kontseiluak erreferentziazko interes-tasa % 0koa izango dela erabaki du ostegun honetan (% 0,05ean zegoen aurretik), eurogunean deflazioa ekiditeko xedearekin. Horrez gain, depositu erraztasuna -%0,30etik -%0,40ra pasako da, erakundeak jakinarazi duenez, eta 80.000 milioi eurora arte areagotuko du hilero erosten duen zorren kopurua, enpresek jaulkitakoa barne hartuz ere.

Gauzak horrela, EBZk % 40 kobratuko die depositu-erraztasuna erabiltzen duten finantza-erakundeei. Erabaki horrek bilatzen duena da bankuek kredituak modu errazagoan eman ditzaten bultzatzea.

Era berean, apiriletik aurrera EBZk 80.000 milioi euroraino igoko du hilero erosten duen zorraren zenbatekoa. Zenbateko hori 60.000 milioi eurokoa zein orain arte.

200tik aurrera, beherantz

Interes-tasa % 0,05ean zegoen joan den irailaren 4tik aurrera, baina gaur EBZk % 0ra jaistea erabaki du. Puntu horretara heldu da 2000eko urrian izan zuen % 4,75etik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer ari da gertatzen Europan? Ekonomia berriak Eguneko albisteak Europako Banku Zentrala