Ekonomia -

Lan erregulazio txostena

TRWko beharginek bankuko kontuaren bidez izan dute kaleratzeen berri

Sindikatuek salatu dutenez, kalte-ordainaren dirua banketxeko kontuan ingresatu dietelako jakin dute langileek kanporatu dituztela. Gaur eguerdian, epaitegietara joko dute.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

Euskadi Irratia | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etsipena eta amorrua azken orduetan Landabengo TRW lantegian. Enpresa lan erregulazio plana aplikatzen hasi zen atzo goizean, hainbat langile kaleratu ditu, baina aldez aurretik eurei ezer jakinarazi gabe, Euskadi Irratiak azaldu duenez.

Sindikatuek salatu dutenez, kalte-ordainaren dirua banketxeko kontuan ingresatu dietelako jakin dute langileek kanporatu dituztela. Gaur eguerdian, epaitegietara joko dute.

Despido edo kaleratze gutunik ez, kalte-ordainaren dirua banketxean sartu eta kitto. Horrela izan dute TRWko langileek kaleratzeen berri. Pedro Larrea enpresa-batzordeko kideak multinazionalaren “jokabide krudela” salatu du. 77 behargin kanporatuko zituztela bazekiten, eta gutunak noiz helduko zain zeudenean jaso dute ezustekoa.

“Erabat bidegabea” jo duten txostenaren beste atal bat da. Horregatik, epaitegietara joko dute TRWko enpresa-batzordeko ordezkariek eguerdian. Multinazionalak kaleratzeak justifikatzeko aurkeztu zuen espedienteak oinarri juridikorik ez duela sinetsita, lantegiaren bideragarritasuna aldarrikatu dute beti.

620 behargin aritzen dira automobilgintza arloko lantegian, eta hilabete luzeko negoziazioaren ostean 123 langile kaleratzeko txostena onartu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko bideoak Albisteak Nafarroa Lana albisteak ABEEE kasuak Ekonomia 2024 Automobilgintzari buruzko albisteak